sábado, 7 de noviembre de 2015

AMERIKETARA JOAN NINTZEN!

Amerikako tribu batzuk ikasten ari gara. 

Argazkietan klikatzen baduzu, gehiago ikasiko duzu.



 Batzuk Ipar Amerikan kokatuta zeuden.







Beste batzuk Hego eta Erdialdeko Amerikan

                 



Leku hau Machu Picchu deitzen da. Ezagutu nahi baduzu, argazkian klikatu.



ELKARREKIN JOLASTEKO


ZUBIRI ZUBIRI
Zubiri Zubiri jolasa   
ZUBIRI ZUBIRI 
NONGORI NONGO
NONGO ALKATE ZARA ZU?
FRANZTIAKO ERREGEAREN
SEME-ALABAK GARA GU
ZUBI HON(E)TATIK
PASATZEN DENA
HEMEN GELDITUKO DELA
HEMEN GELDITUKO DELA.

jueves, 5 de noviembre de 2015

PROFETAK

Biblian agertzen diren profetak lantzen ari gara klasean. Klasean ikusitako bideoak berriro ikusi nahi badituzu, izenaren gainean klikatu.

ABRAHAM                                          MOISES

Jainkoak Moisesi Hamar Aginduak utzi zizkion. Ezagutzen dituzu?



1.      Jainkoa maitatuko duzu gainerako guztiaren gainetik
2.      Ez duzu Jainkoaren izena alferrik erabiliko
3.      Jaiegunak santuetsiko dituzu
4.      Aita eta ama ohoratuko dituzu
5.      Ez duzu erailko
6.      Ez duzu ekintza lizunik egingo
7.      Ez duzu lapurtuko
8.      Ez duzu testigantza faltsurik egingo, ez eta gezurrik esango ere
9.      Ez duzu pentsamendu edo ekintza lizunik onartuko
10.  Ez dituzu besteren ondasunak desiratuko







miércoles, 28 de octubre de 2015

Munduko erlijioak

Klasean  munduan praktikatzen diren erlijio batzuk ikusi ditugu



 eta hinduismo eta budismoari buruz bideo interesgarriak ikusi ditugu.  Berriro ikusi nahi baduzue, ikurretan  klikatu.


                      





martes, 20 de octubre de 2015

Elkarrekin jolasteko

Aste honetan  patioan edo kalean ondo pasatzeko joku berri batzuk ikasi ditugu .

 Sokasalto jolasa 
Ardoa, ogia eta gatza jolasa 
ABESTIA
ARDOA,
OGIA
(E)TA GATZA,
GATZA, GATZA, GATZA...

Goma jolasa
Pin pan sua jolasa
ABESTIA
PIN PAN SUA
AMONAREN PIKUA
Itsuka
Atso itsua jolasa 
Argazki gainean klikatzen baduzu, abestia entzungo duzu
ABESTIA
ATSO ITSUAREN ETXEAN,
ATSO ITSUAREN ETXEAN,
UNTXI AHOTSA ENTZUN ZEN.

domingo, 20 de septiembre de 2015

KREAZIOA

Jainkoaren oparia, gure eskuetan dago. Jainkoak nola sortu zuen bideo batean ikusi dugu. Berriro ikusi ahal dugu argazki honetan klikatzen.


https://www.youtube.com/watch?v=-H72fPu03us


  
Jainkoak gure eskuetan jarri du natura, zaindu eta hobetu dezagun.




Denon artean zaindu behar dugu!!
      

Sortzailea izan eta egin hegan


Oso polita, ezta?Oso ondo pasatu genuen hau ikusten!




Berriro ikusi nahi baduzue ....... honen gainean klikatu
http://www.misterpeliculas.com/ver-matilda-video_e7968ee6e.html
ONGI ETORRI!

Uda amaitu da eta berriro ikastolan. Gogo handiekin hasi gara.

 
 
Ikasteko eta ondo pasatzeko asmoz etorri gara. Hemen daude gure lanak.

 
 


sábado, 13 de junio de 2015

martes, 3 de marzo de 2015

Kaixo!!! Txinari buruzko gauza asko ikasten ari gara! Orain ariketa bat egin behar dugu, gure izena txinoz udatzi behar. Goazen ba!


jueves, 26 de febrero de 2015

Kaixo lagunok!

Bidaia polita hasi gara. Zer dakizue Txinari buruz?

Non dagoen ikasteko joku hauekin praktika dezakezu.

Nola deitzen da?
http://mapasinteractivos.didactalia.net/VisualizarDocumento.aspx?doc=cfc19e9d-593e-4b2f-8668-7ce224c23672&ext=.swf&archivoAdjuntoSem=mmundi2eus&ontologiaAdjuntoSem=375fa6ac-fc93-43aa-b732-0150be9fa5cd&ID=ffffffff-ffff-ffff-ffff-ffffffffffff&proy=216c614f-0066-469a-9c94-8e0dde45bc3d

Non dago?
http://mapasinteractivos.didactalia.net/comunidad/mapasflashinteractivos/recurso/ozeanoak-eta-kontinenteak-non-dago-/54739a67-3a62-4f09-a95c-c112ef824d3a

Hau ikasi ondoren Tinarekin ezagutu ahal duzu lurralde polit hori!

https://www.youtube.com/watch?v=_FOpC36_Xfw

Adi egon! Bideo gehiago agertuko dira eta.


 

jueves, 15 de enero de 2015

GABONETAKO JAIALDIA!!

Abenduaren 19an Gabonetako jaialdia egin genuen ikastetxean. Ze ondo pasatu genuen! Zuek ikusteko 3. mailan prestatu genituen antzerkiak eta abestiak, hemen dituzue argazki batzuk.